Aurten ere Lizarrako kanpinean egon ginen Maeztuko eskolako ikasleekin batera. Bideo hontan ikusi dezakezue ze ondo pasa genuen!
2026/06/22
2026/06/11
HAZIAK ETA LANDAREAK
Kaixo ingurune saioetan landareen bizitza nola hasten da ikasi dugu horregatik hazitegi bat jarri genuen ibilbide osoa gure begiekin ikusteko. Hazitegian ateratako landare asko eskolako baratzan landu genituen eta plastika saioetan birziklatutako botilekin edukiontziak egin genituen landare bana etxera eramateko.
2026/06/10
UDARAKO BARATZA PRESTATZEN
2026/04/23
ANANDAREKIN SUKALDATZEN LH1
Kaixo, asteartean Ananda etorri zen gurekin bizkotxo osasungarri bat sukaldatzera. Errezetak lan pixkat eskatzen zuen baina denon artean egin genuen eta oso ondo atera zitzaigun!!!
LIBURUTEGIAN LH1-2
Kaixo, astelehenean Kanpezuko liburutegira joan ginen. Bertako arduradunak, Maitek azaldu zigun liburuak eramaten dituzten gometxaren kolorea adinaren arabera daudela jarrita, adibidez, gure adinarako liburuak gometxa berdea itsatsita daukate. Liburuak hartzeko behar den karneta ere egin genuen eta liburutegiko txoko desberdinak zertarako diren ikasi genuen.
2026/04/17
PALMERITAK SUKALDATZEN LH1
Kaixo! Asteartean, gure sukaldaritzarako orduetan, palmeritak egin ditugu. Hau bai errezeta erraza!! Edonork egiteko modukoa!!! Hemen dituzue argazkiak eta errezeta egiteko pausuak.
2026/03/25
UDARAKO BARATZA PRESTATZEN
Kaixo atzo sukaldaritza egin beharrean eskolako baratzara joan ginen udarako garbiketa egitera.
Neguan bankaletan hasitako belar txarrak kendu genituen eta lurra berriarekin bete genituen.

























