Kaixo lagunok, Arte Hezkuntzan "Omako Baso Magikoa" non dagoen, nola sortu zen eta nork egin zuen ikasten ari gara . Omako Basoa Bizkaian dago, Kortezubi herrian, Kanpezutik 1h eta 40' kotxez. Omako basoaren egilea Agustin Ibarrola da. Agustin aspertuta omen zegoen beti oihal txurian margotzeaz eta horregatik naturan hasi zen margotzen. Agustinek beti, beti eramaten zituen jantzita bere betaurrekoak eta bere txapela. Guk gaur, Agustin bezala txapela eta betaurrekoak jantzi ditugu, gu ere artistak garelako, begira argazkiak!!
2026/10/29
ARTE HEZKUNTZA LH1 ZIKLO
2026/04/23
LIBURUTEGIAN LH1-2
Kaixo, astelehenean Kanpezuko liburutegira joan ginen. Bertako arduradunak, Maitek azaldu zigun liburuak eramaten dituzten gometxaren kolorea adinaren arabera daudela jarrita, adibidez, gure adinarako liburuak gometxa berdea itsatsita daukate. Liburuak hartzeko behar den karneta ere egin genuen eta liburutegiko txoko desberdinak zertarako diren ikasi genuen.
2023/10/17
LH1 ZIKLOA BASABERE ERRESKATE ZENTROAN
Gaur Lezaungo Basaberean egon gara eta egun zoragarria pasa dugu bertan. Iritsi garenean laranjazko gozokiak egin ditugu, oso erraza da eta etxean egiteko modukoak, gainera askoz osasungarriagoak dira dendetan erosten direnak baino. Hamaiketakoa hartu eta gero, Basabere Erreskate Zentroan dauden animaliak bisitatu ditugu eta bertako zaintzaileak gauza asko azaldu dizkigu beraien bizimoduari buruz eta zergatik dauden bertan. Bazkaldu dugun bitartean bertan ikusi dugunari buruz hizketan egon gara eta denok animaliak eta beraien ekosistemak errespetatu eta defendatu behar direla pentsatzen dugu. Egun zoragarria elkarrekin gaur gozatu duguna!!!































