2026/04/23

ANANDAREKIN SUKALDATZEN LH1

 Kaixo, asteartean Ananda etorri zen gurekin bizkotxo osasungarri bat sukaldatzera. Errezetak lan pixkat eskatzen zuen baina denon artean egin genuen eta oso ondo atera zitzaigun!!!




ARGAZKIAK/FOTOS



LIBURUTEGIAN LH1-2

 Kaixo, astelehenean Kanpezuko liburutegira joan ginen. Bertako arduradunak, Maitek azaldu zigun liburuak eramaten dituzten gometxaren kolorea adinaren arabera daudela jarrita, adibidez, gure adinarako liburuak gometxa berdea itsatsita daukate. Liburuak hartzeko behar den karneta ere egin genuen eta liburutegiko txoko desberdinak zertarako diren ikasi genuen.