2026/04/23

LIBURUTEGIAN LH1-2

 Kaixo, astelehenean Kanpezuko liburutegira joan ginen. Bertako arduradunak, Maitek azaldu zigun liburuak eramaten dituzten gometxaren kolorea adinaren arabera daudela jarrita, adibidez, gure adinarako liburuak gometxa berdea itsatsita daukate. Liburuak hartzeko behar den karneta ere egin genuen eta liburutegiko txoko desberdinak zertarako diren ikasi genuen.