2023/03/16

TXORIMALOAK

Plastikako orduetan gure eskolako baratzarako TXORIMALOAK egin ditugu.

LANDATZEN ETA EREITEN

Gelan ikasi genuen landatu eta erein arteko desberdintasuna eta hori egitera joan ginen gure baratzara. Bertan tipulak eta letxugak landatu genituen eta erein genituen ilarrak, baratxuriak eta espinakak. Kakahueteak hazitokietan erein genituen gelako epeltasunean edukitzeko.

NEGUKO BARATZAK

Neguko barazkiak zeintzuk diren ikasi eta gero Kanpezuko herriko baratzak ikustera joan ginen. Bertan guk ikasitako barazki asko benetan nolakoak diren ikusi genuen.