2025/10/08
BASABERE LH1,2
2025/10/07
PEPINO SANDWICHA EGITEN LH1-2
Kaixo!! Inglaterran oso ohiko den pepino sandwichak prestatu ditugu eskolako baratzan hartutako pepinoekin. Inglaterran guriñarekin jaten dute baino guk gure errezetan gazta freskoa eta maionesa erabili genuen. Oso erraza da prestatzen eta osasuntsua!!
2025/09/17
LH1-2 SUKALDATZEN
2025/09/11
UDAKO UZTA JASOTZEN
2024/06/01
BIXENTEREKIN IKASTEN!
Egun batean eskolako baratzan geundela, bizilaguna Bixenterengana hurbildu ginen, ezpelako tresneria nola egiten duen ikustera. Asko ikasi genuen eta gainera goilaratxo bat oparitu zigun. Eskerrik asko, Bixente!
2023/10/17
LH1 ZIKLOA BASABERE ERRESKATE ZENTROAN
Gaur Lezaungo Basaberean egon gara eta egun zoragarria pasa dugu bertan. Iritsi garenean laranjazko gozokiak egin ditugu, oso erraza da eta etxean egiteko modukoak, gainera askoz osasungarriagoak dira dendetan erosten direnak baino. Hamaiketakoa hartu eta gero, Basabere Erreskate Zentroan dauden animaliak bisitatu ditugu eta bertako zaintzaileak gauza asko azaldu dizkigu beraien bizimoduari buruz eta zergatik dauden bertan. Bazkaldu dugun bitartean bertan ikusi dugunari buruz hizketan egon gara eta denok animaliak eta beraien ekosistemak errespetatu eta defendatu behar direla pentsatzen dugu. Egun zoragarria elkarrekin gaur gozatu duguna!!!






















.jpg)
.jpg)


























