Aurreko astean eskolako baratzan hartutako kuiarekin kuia gailetak egin genituen. Oso onak eta osasuntsuak dira eta kuia jateko beste modu bat da. Sukaldatu eta gero, beti bezala errezeta idatzi genuen eta gaileta pilo egin genituelako eskolako lagunekin konpartitu genituen.