2026/06/23

UDARAKO BARATZA PRESTATZEN

 INGURUNE SAIOETAN HAZIAK HASI GENITUEN ETA ATERATAKO LANDAREAK (KUIA, LUFA,EGUZKILOREAK,SAGARRA..)  BANA ERAMAN GENUEN ETXERA ETA BESTEAK BARATZAN LANDATU GENITUEN.




LOREAK ETA USAIN BELARRAK TXANGOA lh1-2

 KANPEZU INGURUAN IBILI GINEN UDABERRIAN ATERA DIREN LOREAK ETA USAIN BELARRAK EZAGUTZEN. BIDEAN DORI ETA MIGEL ANGELEN ETXEA BISITATU GENUEN ETA BERTAN DUTEN URMAELA IKUSI GENUEN. KANPEZUKO TIROLINA ZELAIRAINO JOAN GINEN ETA BERTAN MARIAK PRESTATUTAKO BIZKOTXO EDERRA JAN GENUEN. EDERRA TXANGOA!!




2026/06/22

BARNETEGIA LIZARRAKO KANPINA LH1 ZIKLO

Aurten ere Lizarrako kanpinean egon ginen Maeztuko eskolako ikasleekin batera. Bideo hontan ikusi dezakezue ze ondo pasa genuen!




2026/06/11

HAZIAK ETA LANDAREAK

 Kaixo ingurune saioetan landareen bizitza nola hasten da ikasi dugu horregatik hazitegi bat jarri genuen ibilbide osoa gure begiekin ikusteko. Hazitegian ateratako landare asko eskolako baratzan landu genituen eta plastika saioetan birziklatutako botilekin  edukiontziak egin genituen landare bana etxera eramateko.


2026/06/10

UDARAKO BARATZA PRESTATZEN

Eskolan hasitako haziak landare txikiak bihurtu dira eta baratzan landatu ditugu, oraingoz kalabaza landareak jarri ditugu.










2026/04/23

ANANDAREKIN SUKALDATZEN LH1

 Kaixo, asteartean Ananda etorri zen gurekin bizkotxo osasungarri bat sukaldatzera. Errezetak lan pixkat eskatzen zuen baina denon artean egin genuen eta oso ondo atera zitzaigun!!!




ARGAZKIAK/FOTOS



LIBURUTEGIAN LH1-2

 Kaixo, astelehenean Kanpezuko liburutegira joan ginen. Bertako arduradunak, Maitek azaldu zigun liburuak eramaten dituzten gometxaren kolorea adinaren arabera daudela jarrita, adibidez, gure adinarako liburuak gometxa berdea itsatsita daukate. Liburuak hartzeko behar den karneta ere egin genuen eta liburutegiko txoko desberdinak zertarako diren ikasi genuen.