Kaixo, aurreko astean Beñat Etxepare Antzokira joan ginen " Elefante Txikia" antzezlana ikustera.
Oso dibertigarria izan zen!!
Kaixo, aurreko astean Beñat Etxepare Antzokira joan ginen " Elefante Txikia" antzezlana ikustera.
Oso dibertigarria izan zen!!
Kaixo, Basabere Zentrora bisita egin eta gero txango bat antolatu genuen gure inguruan bizi diren animali basatien aztarnak bilatzeko. Aurkitu genituenak, orkatza eta basurde aztarnak ziren. Igeltsua erabili genuen moldeak egiteko eta lehortzen zirenean kontu haundiz atera,garbitu eta erakusketa bat antolatu genuen eskolan. Hemen dituzue argazkiak!!
Halloween edo Gau Beltza hurbiltzen ari delako ingeleseko eta arte hezkuntzako orduak erabili ditugu "Spooky Hand" hauek egiteko eta jarraibideak idazteko. Begira, begira ze beldurra ematen duten!!!👀👀
Atzo Eskolako Baratzan udako azken barazkiak jaso genituen: boniato pilla bat, pepino batzuk, kalabaza bat eta azken tomate cherry. Neguko barazkiak landatzeko azken udako landare zaharrak bota genituen konposterora eta kutxak garbitu. Oraingoz illarrak, espinakak eta letxugak landu ditugu.
Gure baratzako txorimaloa oso zaharkituta zegoelako, Arte Hezkuntzan, txorimalo berriak egin genituen taldeka. Burua egiteko eta aurpegia apaintzeko goma eva erabili genuen, gorputza egiteko zuhaitzen adarrak erabili genituen eta etxetik ekarritako arropa zaharrekin jantzi genituen. Begira ze ondo gelditu diren!!
Kaixo!! Inglaterran oso ohiko den pepino sandwichak prestatu ditugu eskolako baratzan hartutako pepinoekin. Inglaterran guriñarekin jaten dute baino guk gure errezetan gazta freskoa eta maionesa erabili genuen. Oso erraza da prestatzen eta osasuntsua!!