2019/03/14

MARTXOA 8

MARTXOAREN 8-a KLASEAN OSPATU GENUEN JOSTAILU SEXISTAK ETA EZ SEXISTAK DESBERDINTZEN IKASTEN. HORMAIRUDI BAT EGIN GENUEN DENON ARTEAN ETA ZAPI MOREAK PATIOKO BURDIN HESIAN ZINTZILIKATU GENITUEN!!


2018/04/12

Artium

Kaixo!!!

Aurten berriz ere HH5, LH1 eta LH2. mailakoak Gasteizera joan gara. Bertan ibilaldi bat egin genuen Gasteiz hobeto ezagutzeko. Horretaz gain, Artium bisitatu genuen eta bazkaldu eta gero 1.ziklokoak piszinara joan ginen. 5 urtekoek itxaroten gintuzten bitartean, bertako kolunpioetan jolastu ziren.


Hemen egun horretako laburpena:



2018/01/19

PSIKOMOTRIZITATE TAILERRA

Hemen 1. zikloko ikasleak gaude psikomotrizitate tailerraz gozatzen. Hiru astetan primeran ibili gara saltoka, txiribueltaka eta sormenari askatasuna ematen. Disfrutatu argazkiekin!!!!

2017/11/21

BERRERABILPEN TAILERRA

Azaroak 20, astelehenean berrerabilpen tailer bat egin genuen. Etxetik ekarritako kamiseta txuri zahar batekin, berri bat egin genuen, patata eta margoak erabiliz.Ikus ezazue zeinen politak gelditu ziren.