2025/10/27

SPOOKY HAND CRAFT LH1-2

 Halloween edo Gau Beltza hurbiltzen ari delako ingeleseko eta arte hezkuntzako orduak erabili ditugu "Spooky Hand" hauek egiteko eta jarraibideak idazteko. Begira, begira ze beldurra ematen duten!!!👀👀








2025/10/22

NEGUKO BARATZA PRESTATZEN LH1-2

 Atzo Eskolako Baratzan udako azken barazkiak jaso genituen: boniato pilla bat, pepino batzuk, kalabaza bat eta azken tomate cherry. Neguko barazkiak landatzeko azken udako landare zaharrak bota genituen konposterora eta kutxak garbitu. Oraingoz illarrak, espinakak eta letxugak landu ditugu.



ARGAZKI GEHIAGO/ MAS FOTOS

TXORIMALOAK LH1-2

 Gure baratzako txorimaloa oso zaharkituta zegoelako, Arte Hezkuntzan, txorimalo berriak egin genituen taldeka. Burua egiteko eta aurpegia apaintzeko goma eva erabili genuen, gorputza egiteko zuhaitzen adarrak erabili genituen eta etxetik ekarritako arropa zaharrekin jantzi genituen. Begira ze ondo gelditu diren!!



ARGAZKI GEHIAGO - MAS FOTOS






2025/10/08

BASABERE LH1,2

Asteartean Basabere Erreskate Zentrora joan ginen bertan dauden animaliak esagutzera. Animali mota desberdinak daude, baserriko animaliak eta animali basatiak. Baratza ere badute eta tailer bat ere egin genuen xaboia nola egiten den ikasteko. Bisita bukatu zenean "Basajolasak" liburuxka eman ziguten eta bertan dauden ariketak Ingurune klasetan egin ditugu. Oso ondo pasatu genuen!!


BASABERE















2025/10/07

PEPINO SANDWICHA EGITEN LH1-2

Kaixo!! Inglaterran oso ohiko den pepino sandwichak prestatu ditugu eskolako baratzan hartutako pepinoekin. Inglaterran guriñarekin jaten dute baino guk gure errezetan gazta freskoa eta maionesa erabili genuen. Oso erraza da prestatzen eta osasuntsua!!