2025/12/23

OLENTZERO ETA MARIDOMINGIREN ETXERA BISITA 2025

 Kaixo! Ostegunean, Olentzero eta Mari Domingiren etxera joan ginen bisitan. Gure gutunak bertan utzi genizkien. Ea zein berri ekartzen duten!


BIDEOA


2025/12/19

ENGLISH GAMES LH1-2

Lehenengo hiru hilabetean ingeleseko klasean "Toys and Games" proiektua landu dugu eta bertan bi jolas hauek ikasi ditugu.














TXOKOLATEZKO BROWNIE EGITEN LH1-2

 Atzo Txokolatezko Brownie nola egiten den ikasi genuen sukaldaritza ordutan, oso erreza da!!  Hirina erabili beharrean banana erabili genuen osasuntsuago izateko. Hemen dituzue argazkiak eta errezeta.







2025/12/05

BEÑAT ETXEPARE ANTZOKIAN LH1 eta 2

 Kaixo, aurreko astean Beñat Etxepare Antzokira joan ginen " Elefante Txikia" antzezlana ikustera.

Oso dibertigarria izan zen!!





ANIMALIEN AZTARNAK BILATZEN LH1 eta 2

Kaixo, Basabere Zentrora bisita egin eta gero txango bat antolatu genuen gure inguruan bizi diren animali basatien aztarnak bilatzeko. Aurkitu genituenak, orkatza eta basurde aztarnak ziren. Igeltsua erabili genuen moldeak egiteko eta lehortzen zirenean kontu haundiz atera,garbitu eta erakusketa bat antolatu genuen eskolan. Hemen dituzue argazkiak!!




ARGAZKIAK/FOTOS

2025/10/27

SPOOKY HAND CRAFT LH1-2

 Halloween edo Gau Beltza hurbiltzen ari delako ingeleseko eta arte hezkuntzako orduak erabili ditugu "Spooky Hand" hauek egiteko eta jarraibideak idazteko. Begira, begira ze beldurra ematen duten!!!👀👀








2025/10/22

NEGUKO BARATZA PRESTATZEN LH1-2

 Atzo Eskolako Baratzan udako azken barazkiak jaso genituen: boniato pilla bat, pepino batzuk, kalabaza bat eta azken tomate cherry. Neguko barazkiak landatzeko azken udako landare zaharrak bota genituen konposterora eta kutxak garbitu. Oraingoz illarrak, espinakak eta letxugak landu ditugu.



ARGAZKI GEHIAGO/ MAS FOTOS

TXORIMALOAK LH1-2

 Gure baratzako txorimaloa oso zaharkituta zegoelako, Arte Hezkuntzan, txorimalo berriak egin genituen taldeka. Burua egiteko eta aurpegia apaintzeko goma eva erabili genuen, gorputza egiteko zuhaitzen adarrak erabili genituen eta etxetik ekarritako arropa zaharrekin jantzi genituen. Begira ze ondo gelditu diren!!



ARGAZKI GEHIAGO - MAS FOTOS






2025/10/08

BASABERE LH1,2

Asteartean Basabere Erreskate Zentrora joan ginen bertan dauden animaliak esagutzera. Animali mota desberdinak daude, baserriko animaliak eta animali basatiak. Baratza ere badute eta tailer bat ere egin genuen xaboia nola egiten den ikasteko. Bisita bukatu zenean "Basajolasak" liburuxka eman ziguten eta bertan dauden ariketak Ingurune klasetan egin ditugu. Oso ondo pasatu genuen!!


BASABERE















2025/10/07

PEPINO SANDWICHA EGITEN LH1-2

Kaixo!! Inglaterran oso ohiko den pepino sandwichak prestatu ditugu eskolako baratzan hartutako pepinoekin. Inglaterran guriñarekin jaten dute baino guk gure errezetan gazta freskoa eta maionesa erabili genuen. Oso erraza da prestatzen eta osasuntsua!!















2025/09/17

LH1-2 SUKALDATZEN

Baratzan hartutako tomate cherryekin tomate saltsa egin dugu, hemen duzue erabilitako errezeta. Gero tomate saltsa horrekin gehi baratzan hartutako kalabazinarekin eta atunarekin pizza goxo batzuk egin genituen. Gero denon artean errezeta idatzi genuen.

                                                      

ERREZETA IDATZI GENUEN DENON ARTEAN



                                                        


                                                     
TOMATEAK, PIPERRAK,TIPULA ETA BARATXURIA MOZTEN


TOMATEAK ERDITIK MOZTUTA



TOMATEA SUKALDATZEN



TOMATEA IRABIATZEN ETA POTE BATEAN GORDETZEN




 KALABAZINA ETA ATUNAREN PIZZA EGITEN ETA JATEN 



2025/09/11

UDAKO UZTA JASOTZEN

Oporretan egon garen bitartean eskolako baratzan barazki asko atera dira, erremolatxak, pepinoak, kalabazinak eta tomate cherry pilo bat !! Hurrengo astean berriro joan behar gara oraindik jasotzeko asko dagoelako!!!